Hurrengo bideoa klasean egin behar genuen multimedia da. Hau egiteko Movie Maker programa erabili genuen. Lau pertsonetako taldeak ziren, eta nire taldea Monika Caballero, Garazi Gangoiti, Nere Hernandez eta laurok osatzen genuen.
Eta zertarako egin genuen multimedia hau? Ba ikasleek Down Sindromea duen ume baten lekuan jartzeko, edo behintzat uler dezaten zelan sentiarazten diren. Horretarako, istorio bat asmatu genuen, eta ahotsa jarri genion down sindromea duen ume batek hitz egingo balu bezala.
Gaur egun, tutoretza orduak aprobetxatzen dira arazoak konpontzeko eta elkarbizitza sustatzeko, beraz, saio honetako batean jarriko genukeen, talde kooperatiboekin lotuta, hots, denok elkarrekin lan egitearekin.
Praktikak egiten ibili nintzen bitartean, down sindromea zuen haur bat ikusi nuen, eta ikasleek ez zuten oso ondo onartzen, beraz, gauza hauek ikasleekin lantzea oso garrantzitsua dela deritzot. batzuetan ez da nahikoa irakasleak esaten duenarekin, hau da, ikasle bat ondo tratatzeko estearekin, eta hortaz, enpatia landu behar da; klase batzuetan bete batzuetan baino gutxiago, baino landu behar den gai bat da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario