Eskerrik asko nire bloga bisitatzeagatik. Zuen gustokoa izatea espero dut!

2010-05-28

Webquesta

Aurreko sarrera batean esan nuen bezala, naturaz gozatzeko baliabide bat emango dut gaur. Metodo hau webquest deitzen da. Irakasleari galdetu ondoren, klasean honi buruzko power point bat aurkeztu zigun eta interneten aurkitzeko baliabideak eskaini zizkigun.
Zertarako balio dute webquestak?Zer dira? Ba jarduera hezitzaileak dira interneten bidez egiten direnak, hau da, teknologia berriak erabiliz. Era honetan, metodología berri bat erabiltzen dugu non irakasleak galdera batzuk planteatzen dituen eta aurretiaz aukeratutako baliabideetan ikasleak informazioa bilatzen duen. Taldean eta elkarlaguntzan oinarritzen da.
Hortaz, natur zientziei buruzko webquest bat aurkitu dut. Hemen usten dizuet lotura ikusi nahi baduzue.

2010-05-27

Blog interesgarria

Hona hemen, Iria Castaños-en bloga. Energiari buruz doa, zeina oso lotuta dagoen hemen egin ditugun sarreratxo batzuekin. Blog honetan hainbat gauza aurkituko ditugu energia eta gure naturarekin erlazionatuta dauden gauzak.
Benetan oso interesgarria dela blog hau, ikusi nahi baduzue orrialdearen link-a uzten dizuet:
http://iriacast.blogspot.com/

2010-05-26

Umeen aurrerapenak

Umeekin edozein gauza lan dezakegu, baina jakin behar dugu noiz. Badakigu gure komunikatzeko tresnarik baliotsuena hitz egitea dela, beraz, beraien eboluzioa jakin beharko dugu. Horrexegatik, hurrengo taula uzten dut ikus dezazuen:
HilabeteakAurrerapenak
JaioberriaZizekadura, edozein fonema
6 HilabeteLaleloa, hizkuntza fonemak
10 HilabeteEkolalia, bokalak eta kontsonanteak
18 HilabeteLehenengo hitzak, Olofraseak
20 HilabeteHitzen konbinaketak, Telegramak
24 HilabeteFlexioak, generoa, artikulua...

2010-05-24

Multimedia: Nire Down Maitea


Hurrengo bideoa klasean egin behar genuen multimedia da. Hau egiteko Movie Maker programa erabili genuen. Lau pertsonetako taldeak ziren, eta nire taldea Monika Caballero, Garazi Gangoiti, Nere Hernandez eta laurok osatzen genuen.
Eta zertarako egin genuen multimedia hau? Ba ikasleek Down Sindromea duen ume baten lekuan jartzeko, edo behintzat uler dezaten zelan sentiarazten diren. Horretarako, istorio bat asmatu genuen, eta ahotsa jarri genion down sindromea duen ume batek hitz egingo balu bezala.
Gaur egun, tutoretza orduak aprobetxatzen dira arazoak konpontzeko eta elkarbizitza sustatzeko, beraz, saio honetako batean jarriko genukeen, talde kooperatiboekin lotuta, hots, denok elkarrekin lan egitearekin.
Praktikak egiten ibili nintzen bitartean, down sindromea zuen haur bat ikusi nuen, eta ikasleek ez zuten oso ondo onartzen, beraz, gauza hauek ikasleekin lantzea oso garrantzitsua dela deritzot. batzuetan ez da nahikoa irakasleak esaten duenarekin, hau da, ikasle bat ondo tratatzeko estearekin, eta hortaz,  enpatia landu behar da; klase batzuetan bete batzuetan baino gutxiago, baino landu behar den gai bat da.

 

Natur Zientziak

Zein politak eta zein inetresgarria den natura ikastea!! Naturaz inguratuta gaude, naturan bizi gara eta naturan parte hartzen dugu, beraz, hau ulertzea ezinbestekoa dugu. Baina, zergatik batzuetan ez zaigu gustatzen hau ikastea? Ba era aspergarri batean ikusten dugulako. Eta berriro ere, jolasen edo trukuen bitartez errazagoa izango da naturarekin kontaktuan jartzea.
Honekin lotutako soinu bat aurkitu dut goear-en, hurrengoa:

Oso ekintza sinplea eta dibertigarria da ikasleekin egiteko!
Hurrengo sarreran beste metodo bat erakutsi dizuet, askoz politagoa dena!

2010-05-21

Matematikekin jolasean

Esan nuen bezala, matematikak era erraz eta dibertigarri batean ikas daitezke. Baina, ba al dakigu nola? Normalean ez. Badakigu haurrei jolasak gehien gustatzen zaiena dela, beraz ezinhobe jolasen bitartez egiten badugu. Horretarako, hainbat orrialde aurki ditzakegu interneten. Baina, jolasekin ez da nahikoa izaten, haurrak motibatu behar ditugu matematiketan sartzen eta interesa hartzen, eta horretarako gure partetik jarri behar dugu. Ez da erraza izaten ohituta ez gaudelako, baina ez da ezinezkoa eta lor daitekeen gauza polit bat da. Emaitzak oso onak dira eta haurrek oso ondo erantzuten dute era honetako ekintzen bitartez ikastean.
Hona hemen, Slidesharera igo dudan power point bat. Power point hau, pasaden urtean egin nuen beste klasekide batzuekin, eta hemen Gynkhana bat egiteko pausuak ematen ditugu. Oso aproposa dela deritzot umeak matematikak era dibertigarri batean ikasteko.

2010-05-20

Tutoriala

Hona hemen Monika Caballero eta biok egindako tutoriala. Hau, Movie Maker-ari buruz doa. Bideo honetan, erabiltzeko metodoa azaltzen dugu.Nahiz eta kalitate ez oso onean egon gordeta, hemen usten dizuet laguntza moduan izateko.

2010-05-12

Matematikaren eguna: Maiatzak 12

Gaur Matematikaren eguna izan da eskoletan! Hortaz, ezin hobea nire blogean aipatzeko!eta zergatik dira hain garrntzitsuak matematikak eskoletan? Ba arrazoi askorengatik, baina batez ere, esan dezakegu matematikaz inguraturik gaudela. 
Nire gaiarekin lotzeko, esan beharra daukat, normalean matematikak oso era aspergarri batean irakasten direla, eta hori dela eta, ikasleei ez zaizkie interesatzen. Matematikak oso dibertigarriak izan daitezke behar diren moduan irakasten badira, baina hau, beste sarreratxo bat merezi du. 
Hona hemen, matematikaren egunari buruzko lotura, honi buruz gehiago jakin nahi baduzue!

Nire blogarekin lotutako beste blogak

Blog hau Garazi Kobeagarena da, nire klasekide batekoarena. Eta zergatik aukeratu dut blog hau adibide moduan? Ba oso lotuta baitagoelako aurreko sarreran aipatu nuen gairekin. Bere bloga ipuinei buruz doa eta ipuinak kontatzeko hainbat jarraibide ematen ditu. Berton ipuinei buruzko aholku errazak eta adibideak aurki ditzakezu. Beraz, ipuinak kontatzea gustuko baduzu, ikusi blog hau!!! Merezi du!

2010-05-08

Ipuinak adinaren arabera

Eta zergatik aukeratu dut power point hau? Ba gure hurrengo gaia ipuinak izano direlako. Era askotako ipuinak daude, baina jakin behar dugu ipuinak ez direla betidanik ipuinak izan. Gure kulturan, Euskal Herriko kulturan, hasiera batean mitoak ziren, eta denborarekin ipuinak bihurtu ziren. Helduentzako eginak ziren, eta XVIII.mendera arte ez ziren umeentzako moldatuak izan.
Normalean ez dago ipuinak kontatzeko tradizioa, eta horrexegatik zaila iruditzen zaigu. Hau, hurrengo sarreran azalduko dugu.

2010-05-05

Euskal argitalpen bat

Aldizkari hau aukeratu dut nire gaiarekin bat oso ondo datozelako. Ukitu ditudan gaiak hemen aipatzen dira, herri jolas eta kirolak, ipuinak eta tailerrak besteak beste. 
Beraz, oso ondo datorkit hitz egiten ari dudana benetan egiten dela ziurtatzeko.
Benetan oso era polita dela ikasteko!!

Musikarekin ikasi

Dakigunez, musikaz inguraturik gaude. Musikak garrantzi handia dauka, zeren berezitasun bat baitu, hau da, denbora luzean gure pentsamenduetan irauteko gaitasuna du.
Hori dela eta, gure haurtzaroko abestiek oso garrantzitsuak dira gauzak ikasteko. Gure kulturan, kanta didaktiko asko daude.
Honen adibide, kanta hau daukagu, youtube-tik hartuta eta "Imanol Urbieta"-k egindakoa:



Bideo asko aurki ditzakegu, asko gustatzen zaidan bideo bat hau da, oroimen oso politak ekartzen dizkit burura!