Eskerrik asko nire bloga bisitatzeagatik. Zuen gustokoa izatea espero dut!

2010-05-08

Ipuinak adinaren arabera

Eta zergatik aukeratu dut power point hau? Ba gure hurrengo gaia ipuinak izano direlako. Era askotako ipuinak daude, baina jakin behar dugu ipuinak ez direla betidanik ipuinak izan. Gure kulturan, Euskal Herriko kulturan, hasiera batean mitoak ziren, eta denborarekin ipuinak bihurtu ziren. Helduentzako eginak ziren, eta XVIII.mendera arte ez ziren umeentzako moldatuak izan.
Normalean ez dago ipuinak kontatzeko tradizioa, eta horrexegatik zaila iruditzen zaigu. Hau, hurrengo sarreran azalduko dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario