Eskerrik asko nire bloga bisitatzeagatik. Zuen gustokoa izatea espero dut!

2010-05-21

Matematikekin jolasean

Esan nuen bezala, matematikak era erraz eta dibertigarri batean ikas daitezke. Baina, ba al dakigu nola? Normalean ez. Badakigu haurrei jolasak gehien gustatzen zaiena dela, beraz ezinhobe jolasen bitartez egiten badugu. Horretarako, hainbat orrialde aurki ditzakegu interneten. Baina, jolasekin ez da nahikoa izaten, haurrak motibatu behar ditugu matematiketan sartzen eta interesa hartzen, eta horretarako gure partetik jarri behar dugu. Ez da erraza izaten ohituta ez gaudelako, baina ez da ezinezkoa eta lor daitekeen gauza polit bat da. Emaitzak oso onak dira eta haurrek oso ondo erantzuten dute era honetako ekintzen bitartez ikastean.
Hona hemen, Slidesharera igo dudan power point bat. Power point hau, pasaden urtean egin nuen beste klasekide batzuekin, eta hemen Gynkhana bat egiteko pausuak ematen ditugu. Oso aproposa dela deritzot umeak matematikak era dibertigarri batean ikasteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario