Eskerrik asko nire bloga bisitatzeagatik. Zuen gustokoa izatea espero dut!

2010-03-24

IKT-ren CurriculumarenMapa Kontzeptuala

Sarrera honetan Monika Caballero eta biok egindako mapa kontzeptuala ikus dezakegu. Mapa hau Teknologia berriek egungo Curriculumean dituzten helburu, gaitasun eta edukiei buruz hitz egiten du. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasunari buruz hain zuzen.

Jolas Kooperatiboak

Blog honetan batez ere jolas kooperatiboei buruz hitz egingo dugu, baina hasteko jakin beharko dugu zer diren eta zertarako balio diguten jolas hauek. Horretarako "Hik Hasi" aldizkarian oso artikulu aproposa aurkitu dut. Maite Garaigordobileri egindako elkarrizaketa bat. Maitek EHUko Psikologia Fakultatean 20 urte daramatza irakasle lanetan  eta beste hainbeste jolas kooperatiboen munduan murgildurik.

Artikuluan jolas kooperatiboen hainbat gauza aurki ditzakegu, baina nire ustez, azpamirratuko nuke jolas kooperatiboek haurrei besteak kontuan hartzen erakusten dietela, helburu komunak lortzeko laguntza ematen eta jasotzen, besteekin laguntza eta lankidetza harremanak edukitzen... Horregatik guztiagatik garapen integrala bultzatzeko erabil daitezke bai hezkuntza formalean eta bai ez formalean, eta baita arazo klinikoak eta terapeutikoak dituzten haurrei laguntzeko ere.
Hurrengo sarreran jolas kooperatibo batzuk ikusiko ditugu adibide moduan.
Hurrengorarte!